menu

Gabonetako Haur Parkea edo eta jolasten ikasteko modu bat

Gaurkotasunak / 18 abendua, 2014

Bere hamabigarren urtean,  2015eko Gabonetako Haur Parkeak (PIN), ohiko tailer, jolas eta jarduerak ez ezik, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen azken ikuskizuna, “Txo, el pequeño mikmak”, eskainiko du Auditorioan urtarrilaren 3an.

PINa abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra egongo da zabalik (abenduaren 24, 25 eta 31ean, eta urtarrilaren 1ean eta 3an berriz, itxita egongo da). 3.000 metro karratuko azalera hartuko du Kursaalen eta jolasten ikasteko aukera eskainiko du, dibertsioa eta heziketa uztartuz. Ordutegia: 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era.

Kursaaleko PINa 2 eta 12 urte arteko haurrentzat pentsatuta dago eta txikienentzako eta handiagoentzako ondo mugatutako eremuak ditu. Edukiei dagokienez, jolas ugari ez ezik (antzara-joko dibertigarri bat, bide hezkuntza bultzatzeko moto eta bizikleta pista bat,  ludoteka, ohe elastikoak, FNAC eta EROSKI gune berriak, eta azken belaunaldiko bideo-joko makinak), hainbat tailer didaktiko, eskulan, pintura eta irakurketarako gune bat ere egongo dira.
 PINeko tonbolak milaka opari zozkatuko ditu egunero eguerdiko 12 t’erdietan, eta azken egunean, urtarrilaren 4ean, ORBEAk eskainitako txirrindu eder bat.
PINa kongresu antolatzaile profesionala den LANKOR enpresak antolatzen du.
 Informazio gehiago eskuragarri www.pindonostia.com web orrian.

 

Anne Sofie von Otter-ek bere egokikortasuna agertuko du frantziako musikaren inguruko programa batean

Gaurkotasunak / 1 abendua, 2014

Anne Sofie von Otter mezzosoprano suediarra Kursaalen arituko da datorren asteartean, abenduak 2, “Douce France” diskako abestiak eskainiz Europan barna egiten ari den biraren baitan.

Kontzertuaren lehen zatian musika klasikoa izango da protagonista eta Hahn, Poulenc, Loeffler, Büsser eta Saint-Saëns izango dira protagonistak. Bigarren zatian frantziar chançon-a izango da ardatza eta besteak beste, Trenet, Moustaki edota Lemarque-ren kantak abestuko ditu. Izan ere, egitarauak suediar mezzosoprano handiaren egokikortasuna agertzen du, programa berean Poulenc eta Moustaki edota Trenes eta Debussy bateratzeko gauza baita.

Gure agertokietan gutxitan ikusteko aukera dugun Anen Sofie von Otterren ahots fina bere belaunaldiko abeslaririk onenetakoa dela esaten da. Deutsche Gramophonekin duen harreman luzeari esker, sari ugari jaso ditu, besteak beste, International Record Critics eta Grammy saria. Elvis Costellorekin,  Brad Mehldau jazz pianistarekin eta baita nazioarteko zirkuituko orkestra eta zuzendaririk hoberenik jarduna da. Hala nola, Berlingo Filarmonikoa eta Simon Rattle, Concertgebouw Orkestra eta David Robertson, New Yorkeko Filarmonikoa eta Alan Gilbert eta Bostongo Orkestra Sinfonikoa eta Danielle Gatti, besteak beste.

Kontzertu eklektiko honetan Lawrence Power biola, Bengt Forsberg piano-jolea eta Bengan Janson jazz akordeoilaria arituko dira.

Asteartea 02, 20:00
2014 Azaroa
45 / 36 / 28,80  / 23,04 / 11  €