menu

“Metalikoak S.S“ ikusizunak haize-metalezko instrumentuei eskainitako konposioak erakutsiko dizkio txikiei

Gaurkotasunak / 27 azaroa, 2014

Metálicos, S.A. fabrika musikal bat da, publikoari konposizio sorta zabal bat modu atsegin eta dibertigarrian hurbildu nahi diona, haize-metalezko tresnei eskainia.

Musika-tresna hauek historian zehar izan duten funtzionaltasun argia baliatuz, auditorioa fabrika bihurtuko da. Baina ez da fabrika konbentzionala izango; aitzitik, musikariak enpresa berezi bateko langileak izango dira, eta gaurko gizartean etengabe jarraitzen diren gertaera eta ospakizunetarako musika-lanak egingo dituzte: igarkietarako doinuak, pelikulen soinu-bandak, zezen-plazetako pasodobleak…

Era guztietako publikoei metalezko tresnen musika entzunarazi dioten hainbat garai, estilo, musikagile eta obren barna egindako ibilbidea da.

 

Larunbatean, Maldita Nerea taldeak bere disko berria aurkeztuko du zuzenean Kursaalen

Gaurkotasunak / 20 azaroa, 2014

Maldita Nerea Espainiara itzuli da bere album berria aurkezteko Gira Mira Dentro birarekin. Horren baitan, 20 kontzertu inguru eskainiko ditu urri eta abendu artean.

Fácil izeneko aurreko lanarekin (2011), Maldita Nerea salmenten zerrendako 1. postura iritsi zen eta bi urteko bira luze bat egin zuen, amaiera Madrilgo Palacio Vistalegre eraikinean izan zuena, 2012ko abenduan. Agur ikusgarri horren ondoren, Jorge Ruiz (abeslaria eta konpositorea) Miamira joan zen. Ordutik han egon da, Espainiako foku eta agertokietatik urrun, bere disko berria konposatzen eta Maldita Nerea taldeak Latinoamerikan emango dituen hurrengo pausoak prestatzen. Orain, azkenean, Maldita Nerearen milaka jarraitzailek espero zuten albistea iritsi da: taldeak Mira dentro izeneko bosgarren estudioko albumaren aurkezpen bira egingo du. Uztailean lehen singlea kaleratu zuten, diskoari izena ematen diona; abestia musika irrati nagusietan entzun daiteke eta lehen postuetara iritsi da plataforma digitaletan. Abestiaren bideoklipak milaka bisita izan ditu dagoeneko.

Jorge Ruizek argi dauka: “Gure musikara gerturatzen den orori gogorarazten saiatzen naiz pertsona batek duen gauzarik baliotsuena ikusten ez dena izan ohi dela”. Mira dentro lana pentsatzeko modu horren estandarte berri bilakatu da.

 

Sharon Jonesek bere zuzeneko indartsua erakutsiko du zuzenean Kursaalen

Gaurkotasunak / 19 azaroa, 2014

“Soul sister number one!”, hala esaten diote. Eta berak ere, harrotasunez beterik, hala esaten dio bere buruari. Ez da pose bat, amets burutua baizik. Estatubatuar hau, beti ere The Dap-Kings taldeak lagundurik,  azken hamarraldiko soul eta funkaren biziberritzearen ikono nagusietako bat izan da, eta lana gogor eginez iritsi da dagoen lekura: ez gaude bizimodu errazeko eta suerte handiko diba baten aurrean, oso bestela baizik; abeslari honek eginahalean jardun behar izan du eragozpenak gainditu ahal izateko. Bizi izan den bezala abesten du: abestiei lepotik heldu eta ez ditu askatzen.

Kartzeletako funtzionario ohia da, bere garaiko James Brown izan zena (huraxe baitzen eta huraxe baita abeslari honen idolo handia), eta 70etan jadanik saiatu zen musikan leku bat egiten; baina denbora haiek ez ziren onak Hegoaldeko soul-arentzat, eta Jonesen irudia ez zen ondo txertatzen puzzle hartan. Georgiako alaba hau, ordea (han jaio zen 1956an, laster New Yorkera aldatu zen arren), borrokan hasi zen eta itxoin egin zuen. Harik eta 1996an, Lee Fieldsentzako saio batean korista gisa abestu zuelarik, Pure diskoetxe desagertuaren arreta erakarri zuen arte; ondoren, Desco eta Daptonerentzat ere grabatu du; diskoetxe  hau izango da (hala dirudi) Jonesentzat behin betikoa. Halako batean hasi ziren lehen singleak ateratzen, soularen bildumazaleak eta soularen eriak txundituta utzi zituen klasizismo analogikoa. Baina debut handia ez zen 2002 arte ailegatu, orduan argitaratu baitzuen “Dap Diggin’ With Sharon Jones And The Dap-Kings”.

Harrezkero beste lau album atera ditu, estudiokoak: “Naturally” (2005), “100 Days,100 Nights” (2007), “I Learned The Hard Way” (2010)” eta “Give The People What The Want” (2014), beste bi bildumaz gainera, 2008an eta 2011n, beti ere, estudioan nahiz zuzeneko saio bizietan, The Dap-Kings-ek lagundurik, zeina Soul Providers eta The Mighty Imperials taldeen errautsetatik sorturiko taldea baita. The Dap-Kings ere ez da hutsaren hurrengoa: bere diskoetan jotzeko deitu zien Sharonek hainbeste miresten zuen Amy Winehousek. The Dap-Kings-ek bete zuten eskaera hura, baina nagusiarengana itzuli ziren gero: argi dituzte beren lehentasunak. 2013an agertokietatik apartatu zuen minbizia gaindituta, Sharon itzuli egin da. Beti bezalakoxea: bizi-bizia, indarra gainezka eta daukan guztia emanez.

 

The Guitar Conference bandek munduko jazz guitarjole hoberenak biltzen ditu

Gaurkotasunak / 10 azaroa, 2014

Jazz-gitarristek komunitate berezia osatzen dute jazz-musikagileen munduaren baitan: anaitasun-sen indartsu batek lotzen ditu, eta askotan elkartzen dira modu pribatuan, musika jotzeko eta ideiak partekatzeko, besterik gabe: hala adibidez, oso ospetsuak dira gitarristen artean, publiko zabalak ezagutzen ez baditu ere, George Bensonen etxeko estudioan egiten ziren gitarrako jam-saio informalak.

Proiektu honen asmoa musika-esperientzia guztiz berezi hori berregitea da –izan ere, esperientzia pribatua zen orain arte–, audientzia baten aurrean. Hortaz, The Guitar Conference Band taldeak ez dauka formazio finkorik: Jordi Suñol produktoreak instrumentista diferenteei dei egiten die, “zeinekin jo nahi duten” jakiteko, eta musika-bateragarritasunaren arabera osatzen du banda.

Proiektu honetan munduko jazz-gitarristarik handienek parte harte dute dagoeneko: Philip Catherine, Larry Coryell, Chuck Loeb, Pat Martino, Russell Malone, Ulf Wakenius, Mark Whitfield eta Christian Escoudé dira ezagunenetako batzuk.

 

Kursaal Eszenako denboraldi berrirako sarrerak salgai daude

Gaurkotasunak / 4 azaroa, 2014

Gaur irailak 9, goizeko 11:00etatik aurrera, 2014-2015 denboraldiko ikuskizunetarako sarrerak salgai jarriko dira. Honakoak izango dira salmenta puntuak: www.kursaal.org eta www.entradas.diariovasco.com webguneak eta Kursaaleko leihatila, irailaren 9an (11:00-14:00 eta 17:00-20:00 )  eta astelehenetik ostiralera (11:30-13:30). Ostegun, ostiral eta larunbatetan, baita ere 17:00 etatik 20:00etara egongo da irekita leihatila.

MUSIKA KLASIKOA
BBCko Orkestra Sinfonikoak urriaren 19an eskainiko duen kontzertua musika klasikoko ataleko lehenengoa izango da.  Besteak beste “Suzko txoria” interpretatuko dute, Stravinskiren maisulanetako bat eta koreografo askoren inspirazio-iturri dena.

Ainhoa Arteta, nazioarteko agertoki nagusietan ohikoa den artista eta musikaren-heldutasun betean dagoena, izango da gure gidaria, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera,  Puccini, Mascagni, Giordano eta Cilearen aria erromantiko eta verista ezagunetan barna, urriaren 28an,  egingo dugun ibilbidean.

The King´s Consort taldeak, ingeles barrokoaren espeizalista handienetakoak, Purcellen “Arturo erregea” interpretatuko du azaroaren 7an, ingeles errepertorioko bitxi bat.

Ángel Corellak eta Ara Malikianek, indarrak bateratuko dituzte, baita beren kemena, ausardia eta publikoarekin konektatzeko duten ahalmenta ere. Xarmaz, indarrez eta sugestioz beteriko egitarau bat aurkeztuko dute azaroaren 24an .

Abenduaren 2ko programak, Anne Sofie Von Otter, suediar mezzosoprano handiaren egokikortasuna agertuko du, gure agertokietan gutxitan ikusten den gauza: programa berean Poulenc eta Moustaki edota Trenet eta Debussy bateratzeko gauza baita.

Bukatzeko, urtarrilaren 11n,  Pierre-Laurent Aimard pianista frantsesak ez du inor axolagabe utziko musikaren historiako teklaturako obra nagusienetako bat interpretatuz, J.S. Bachek, Eisenbacheko jeinu barrokoak, idatzi zuena. Birtuosismo eta nortasun erabatekoa.

HERRI MUSIKA
Atal honetako lehen hitzordua “Ni Petti Buhamea” pastorala izango da, urriaren 11n
Pier-Paul Berzaitz abeslari eta konpositoreak idatzia. Pastoral honek Pettiren istorioa kontatzen du; ijito lerden bat da Petti, eta herriko familia dirudun bateko alabarekin maitemindu da.

Urriaren 13an, Martin Barrek, Jethro Tulleko gitar-joleak, bandaren pieza klasikoak joko ditu.

Yann Tiersen, musikari frantsesa, “Amélie” filmaren sortzailea, Auditorioan izango da urriaren 21ean.

Egun bat beranduago, urriaren 22an, Chrissie Hyndek, rockaren ikonoak, “Stockholm”, bere azken lana aurkeztuko du, baladak eta tarteko denborak nagusitzen diren abesti-bilduma.

Pettik, erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona ditu ezaugarri eta kubo txikian arituko da urriaren 24an.

Guitar Conference banda, jazz-gitarrista hoberenak agertokia partekatu eta musika-ideiak truka ditzaten sortua, Kursaalen arituko da azaroaren 11n.

Anne Etchegoyenen ahots gozo eta indartsuak publikoa konkistatuko du azaroaren 14an. Arrakasta erabatekoa lortu du bere azken diskoarekin. Albumean euskal folkloreko abesti tradizionalak eta Etchegoyenen beraren konposizioak ageri dira, gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez kantatuak.

Azaroaren 20an, galdu ezin dugun hitzordua dugu azken hamar urteotan soulak eta funkak izan duen revivalaren ikono nagusietako batekin: Sharons Jones eta bere ohiko lagun diren The Dap-Kingsekin, hain zuzen ere.

Gure gabonetako proposamena “Kantuz topa” ikuskizuna izango da. Abenduaren 27an, “euskal kantagintzaren” ahots ezagunenek betiko abestiak eskainiko dituzte.

MUSIKA FAMILIAN
Familiei zuzenduta dagoen ziklo honek bi proposamen jasotzen ditu: Urriaren 18an “Koko le clown” ikuskizunak liluratu egingo gaitu musika eta zinema nahasten dituen birraurkikutza freskagarri honetan. Eta azaroaren 29an ospatuko den “Metalikoak, S.A.” ikuskizunak, publikoari haize-metalezko instrumentuei eskainitako konposizioa sorta zabal bat hurbildu nahi dio publikoari.

Informazio gehiago aurkitu dezakezue gure webgunean: http://kursaaleszena.kursaal.org/eu/