menu

Ainhoa Artetak gala líriko bat eskainiko du Kursaalen, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera

Gaurkotasunak / 27 urria, 2014

Tolosar sopranoa, nazioarteko agertoki nagusietan ohikoa dena, eta musika-heldutasun betean dagoena, izango da gure gidaria (bihar, urriak 28) Puccini, Mascagni, Giordano eta Cilearen aria erromantiko eta verista ezagunenetan barna egingo dugun ibilbidean.

Ainhoa Artetak opera-emanaldiak errezitalekin eta kontzertuekin tartekatzen ditu, maisurik eta pianistarik ospetsuenekin elkarlanean beti. Laister, “Tosca”, “Adriana Lecouvreur”, “Eugene negin”, “Las bodas de Fígaro” eta “Manuel Lescaut” interpretatuko ditu.

Emmanuel Joel-Hornak frantses maisuak munduko orkestra nagusienak zuzendu ditu bere karreran zehar. Lausanneko Ganbera orkestra Montreauxko Jaialdian, Bretainiako Orkestra, Toulouseko Capitoleko Orkestra Nazionala, Bruselako la Monnaie Orkestra Sinfonikoa,  besteak beste.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1992an eskaintzen du bere lehen kontzertua Orkestra Bizkaiko lurraldearekin, bere denboraldi sinfonikoko 2.200dik gora abonatuetan islatzen den gauza.

 

Yann Tiersen, `Amelie´ pelikularen sortzailea, eta Chrissie Hynde, The Pretenders taldeko liderra, aste honetan arituko dira Kursaalen

Gaurkotasunak / 20 urria, 2014

Yann Tiersen bere belaunaldiko musikari errespetatuenetako bat da. 2001.urtean famatu egin zen “Amélie” pelikularako soinu banda sortu ondoren. Baina, bere ibilbidea hori baino askoz ere gehiago da.

Bere deklarazioetan, filmeentzako konpositorearen figuragatik urruntzen da, – “ez naiz konpositorea eta ezta ere ez dut iraganik musika klasikoaren munduan” –  nahiz eta bere biografiak kontrakoa esan. Izan ere 6 eta14 urte bitartean piano eta biolin ikasketak egin zituen, eta orkestra zuzendari izateko aukera ere kontutan hartu zuen. Baina horren aurka errebelatu zen eta Joy Division eta The Stooges taldeetan inspiratu eta gitarra elektrikoa hartu, eta 80.hamarkadako bigarren erdialdeko post-punkean murgildu zen. Balsetik Chansonera, minimalismotik rockera eta kale musikatik abangoardiara, influentzia guzti hauek botila berberean nahastea lortu duen ibilbide bateko lehen pausua izan zen hau.

Hiru soinu bandez gain, (aipatuko “Amélie”, “Goodbye Lenin!” 2003 eta “Tabarly” 2008), eta zuzeneko hiru diskoez gain, horietako azkena “On Tour” (2006), zazpi tituluk osatzen dute bere diskografia. 1995. urtean eman zion hasiera bere bildumari “La Vale des monstres” lanarekin.
Zortzigarrena, “Infinity”, bere kontzertuko ardatz, maiatzean kaleratu zen eta Islandian dago erregistratua. Tiersen berak produzitu zuen eta Gareth Jones eta Daniel Millerrekin batera nahastuta, bretoiz, feroesez eta islandesez abestutako kantak daude.

Europan kontzertu bakarra eskainiko du Chrissie Hyndek eta Donostiako Kursaalen izango da urriaren 22an.

Hamaika kantuk osatzen dute bere azken diskoa, eta horretarako, Peter, Björn And John taldeko Björn Yttlingen laguntza jaso du. Horren eraginez, pop estilora hurbildu da, baladak eta tempo ertainak nagusitzen diren disko bat aurkeztuz  Rockeko ikono izan da 70. hamarkada amaieratik, The Pretenders taldea lideratzen hasi zenetik. Ikasketa garaian, estatubatuar hau Britihs Invasion-aren sareetan erori zen (The Beatles, The Rolling Stones, The Who, The Kinks…) eta akziora jo zuen.

Etorkizun batean Devo-ko kide izango ziren musikariekin, unibertsitate garaian izandako taldearen ondoren, eta berriz ere shock egoeran, oraingoan The Stogges eta The Velvet Undergrounden eraginez, berriz ere Londonera joan zen. Rock kritikari bezala, britainiar hiriburuko eszenan sartzea lortu zuen. Arrakasta izan zuen eta The Clash taldeak proposatzen zuen back to basics inspiraziopean eta rockaren historiari buruz zuen ezagutza sakonari esker, Akroneko (Ohio) alaba honek, The Pretenders sortu zuen.

Izen bereko LP batekin egin zuten debuta 1980ean eta hainbat zorigaitzei (bi taldekide gaindosiz hil ziren hasieran) eta formazio aldaketei aurre egitea lortu zuten, bidean klasikoak utziz; aipatutakoa gehi bigarrena,”Pretenders II” (1981) eta hirugarrena “Learning To Crawl! (1984) izan ziren adibide nabarmenenak. Berrikuntzez gain eta patuaz gain, Hynde bere ahots eta karismarekin, itsasontziari eusten zion aingura izan zen. 2008an “Break Up The Concrete” etorri zen, “Packed” (1990) diskotik erdi lo zegoen Pretenders taldea berpiztu zuen lana. Eta ordutik Chrissiek bakarka aritzea erabaki du:JP Jone galesarekin erdibana egindako “Fidelity!”  dator lehenengo eta orain “Stockholm”.
o    Yann Tiersen, urriak 21, 20:00 + Talde gonbidatua: Black English. 24€

o    Chrissie Hynde, 22 de octubre, 20:00. 45€

Europako akuikultura-sektorea Donostian elkartuko da, AZTIk eta EASek antolatutako ekitaldi batean

Gaurkotasunak / 16 urria, 2014

Enpresaburuak, zientzialariak, ekoizleak, teknologia-hornitzaileak eta eragile publiko eta pribatuak elkartuko dira bihartik aurrera, Kursaalean (Donostia), Europako akuikulturaren egoerari buruz eztabaidatzeko eta arrain-eskaera asetzeko proposamenak bilatzeko. Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak emango dio hasiera ekitaldiari, eta han izango dira, orobat, Andrés Hermida, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren Arrantzako idazkari nagusia; Kjell Maroni, EASeko lehendakaria; eta Rogelio Pozo, AZTIko zuzendari nagusia.

"Aquaculture Europe 2014" ekitaldiak balio erantsia sortzea du xede nagusi; alderdi horixe izango dute ardatz aurreikusitako 24 saioetako askok. Akuikulturak balioa ematen dio gizarteari. Izan ere, aukera ematen die kontsumitzaileei arrain-eskaera gero eta handiagoa asetzeko, eta, era berean, jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen ditu. Konferentzian, aditzera emango da nola erants dakiekeen balioa akuikulturako produktuei elaborazio-, transformazio- eta ontziratze-prozesuen bidez, eta ekoizpen-prozesuan, teknologia berrien eta jardueraren parametroak hobetzeko prozesuen bidez.
Ekitaldian, akuikulturarekin edo haren produktuekin erlazionatutako nazioarteko enpresen eta produktu komertzialen erakusketa bat ere egongo da, eta, beren azken nobedadeak eta zerbitzuak aurkeztuko dituzte han abangoardiako 100 enpresak baino gehiagok. Halaber, Europako Foroa egingo da: Europako Batzordeko kideak ditu buru, eta EBk finantzatutako proiektu zientifiko garrantzitsuenak aurkezten dira han. Aldi berean, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren Itsas Haztegiei buruzko Aholku Batzordeak (JACUMAR) bilera egingo du, eta estatuko plangintza estrategikoko gaiak lantzeko aukera izango dute han Arrantzako zuzendariek eta autonomia-erkidegoetako ordezkariek. Nobedade gisa, showcooking bat egingo du Mikel Gallo chefak (Ni Neu jatetxea) kongresuan, eta maila gastronomiko handiko proposamenak prestatuko ditu akuikultura-produktuekin.

Topaketak itsasoko eta ur gezako akuikulturarekin erlazionatutako Europako eragile guztien arteko sinergiak sustatuko ditu, jarduera honi lotutako informazioaren gizarte osora hedatzen lagunduko du, eta ikerketa eta ezagutza zientifikoa bultzatuko ditu. Orobat, administrazioen, sektoreko elkarteen, komunitate zientifikoaren eta sektore honi lotutako pertsona guztien arteko lankidetza hobetzeko ere balioko du (elikagai-industria, ingeniaritza eta abar).
 
Akuikultura, sektore estrategiko bat

Akuikultura sektore estrategikotzat jotzen du Eusko Jaurlaritzak, eta EAEko arrantza-produktuak lortzeko bideak gehitzeko edo dibertsifikatzeko aukera bat da. Era berean, bide ematen du arrain-inportazioen mendekotasuna murrizteko. Iaz, 19.455 tona akuikultura-produktu kontsumitu ziren EAEn; 149,2 milioi euroko negozio-bolumena osatu zuten. Gaur egun, ordea, Europako beste eskualde batzuetatik inportatzen da bolumen hori guztia. Espainia osoan, 295.049 tona ekoitzi ziren —457,3 milioi euroko negozio-bolumena—, eta sektoreak 25.764 pertsonari eman zion enplegua. Europan, urtean 2,5 bat milioi tona ekoizten dira, eta 3.850 bat milioi euroko etekin ekonomikoa ematen du; halaber, zuzeneko eta zeharkako 190.000 bat enplegu sortzen ditu.

Akuikulturatik datorren arrainaren kontsumoa urtean 20.000 tona inguru izan da EAEn azken zazpi urteotan; arrain-kontsumo totalaren % 26 da hori. Pertsonako kontsumoa urtean 33,6 kg da; Espainia osoan, berriz, 28,1 kg. EAEko kontsumitzaileen arrantza-produktuekiko zaletasunari eta EAEko aukera geografiko eta teknologikoei esker, ekonomikoki hazteko aukera handiak ditu akuikulturak.

Akuikultura Garatzeko Plan Estrategikoa (2014-2020)

EAEk Akuikultura Garatzeko Plan Estrategikoa (2014-2020) du, non jarduera honen garapen jasangarrirako jardueraren lerro estrategikoak definitzen baitira, Europar Batasunak sustatzen dituen gainerako ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-estrategiekin bat etorriz. Tokiko plan honen helburuak hauek dira: enpresa-sarearentzako balio erantsi handiko jarduera gisa sustatzea akuikultura, eta arrantza-produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko sektoreei laguntzea.

Akuikultura Garatzeko Plan Estrategikoaren xedea da akuikultura-industria jasangarri, espezializatu eta kalitate oneko bat finkatzea, ezagutza tekniko aurreratuena eta berrikuntza teknologikoa oinarri dauzkana. Industria horrek aukera emango du ekonomia dibertsifikatzeko eta landa-eremuak eta kostaldea garatzeko.

AZTI, erreferentea akuikulturaren ikerketan

Oinarri zientifiko aurreratu eta berritzaileena izateko beharraren ondorioz, hiru arlo hauetako irtenbide teknologikoak ikertu ditu AZTIk: akuikulturatik datozen produktu berrien garapena; itsaso zabaleko nahiz lurreko ekoizpen-sistemen/-prozesuen diseinua, garapena eta optimizazioa; eta akuikultura-jardueraren ingurumen-kudeaketa. AZTIk, besteak beste, hainbat espezieri (izokinari, muskuiluari, mihi-arrainari eta abarri) buruzko bideragarritasun-azterketak, produktuen elikagai-kalitatearen azterketak, itsaso zabaleko hazkuntzen hobekuntzak eta ingurumen-kudeaketako azterketak egin ditu akuikultura-industriarako.

Esperientzia horri esker, itsasoaren eta elikagaien ikerketako erreferente bihurtu da AZTI. Sektore horren eta arrantzaren eta arrantza-produktuen eraldaketaren sektoreen eraginkortasuna handitzen laguntzen du zentro teknologikoak, baita itsasoaren eta itsas baliabideen ustiapenarekin zuzenean edo zeharka lotutako jarduera guztiena ere.

OESA Fundazioaren erakusketa

"Aquaculture 2014" ekimenaren barruan, "Akuikultura? Ezagutu ezazu" erakusketa aurkeztuko dute Donostian, eta guztiontzat irekita egongo da gaurtik hasi eta azaroaren bukaerara arte. Erakusketa ibiltari bat da, OESA Fundazioak (Espainiako Akuikultura Behatokia) antolatua, eta haren helburua da herritarrei kalitateko arrain-proteinak ematen funtsezko rol bat betetzen duen sektore estrategiko baten errealitatea eta ikuspuntuak gizarteari hurbiltzea.

Bisitariak hauen berri izango du erakusketan: akuikulturaren jatorria eta gaur egunera arteko historia, ekoizpenaren aldetik izan duen eboluzioa, itsasoko eta kontinenteetako hazkuntzaren berezitasunak eta hazkuntzako espezie nagusiak, produktu horiek gure elikaduran duten rola, I+G+Baren garrantzia eta jarduera honek garapen jasangarrian eta nazioarteko lankidetzan duen garrantzia.

AZTI-Tecnaliari buruzko informazioa

AZTI zentro teknologikoa itsas eta elikagai-berrikuntzan aditua da. 30 urtetik gorako ibilbidea du, eta 45 herrialdetan baino gehiagotan dihardu, 230 lagunetik gorako aditu-talde baten laguntzarekin. Adituon zeregina da ideiei forma ematea, gero ideiok, produktu eta zerbitzu bilakatuta, enpresa-ekimenak sortzeko, eta natura-baliabideak berreskuratzeko eta zaintzeko balio dezaten.

Ikerketa estrategiko eta aplikatua egiten du nazioartean, Tecnalia Korporazioarekin aliantzan, bezeroei soluzio integral eta berritzaileak emateko. Zientzia gaur egungo eta etorkizuneko gizarteentzako balio eta aberastasun bilakatzea da AZTIren nortasun-adierazgarria.

 

“Juego de tronos”, “StarWars” eta beste soinu banda batzuk, Film Symphony Orchestraren eskutik

Gaurkotasunak / 12 urria, 2014

Film Symphony Orchestra KursaalJuego de tronos, Encuentros en la tercera fase, Lo que el viento se llevó, El Señor de los Anillos, Ben-Hur, Harry Potter, Regreso al futuro, Piratas del Caribe, StarWars, Lawrence de Arabia, Braveheart eta Forrest Gump dira urriaren 25ean Film Symphony Orchestrak (FSO) Kursaalen interpretatuko dituen soinu banda batzuk.

FSO orkestra profesional bat da, 70 musikarik baino gehiagok osatua, eta zinemako musika edo genero horri oso lotutako autoreen musika eskaintzen du bere kontzertuetan. Zinema hari gidari unibertsal gisa baliatuz, musika sinfonikoa publiko objektibo berriekin adiskidetzeko ahalegina sinbolizatzen du.

Film Symphony Orchestra proiektu artistiko eta enpresarial berri bat da, Espainiako kultura eta musika eskaintzan dagoen hutsune bat betetzeko asmoz sortua. Nazioartean ohoratua den Constantino Martínez Orts zuzendariaren eskutik, FSOk musika zinematografikoarekin eginiko ikuskizunak eskaintzen ditu, ikusizko proiekzioarekin edo gabe, baita soinu bandak grabatzeko aukera ere. Era honetan, dinamika erakargarri baten bidez, Film Symphony Orchestrak kultura, artea eta ikuskizuna batzen dituen proiektu berritzaile eta aparta garatzeko lan estrategikoko prozesu bizi bat gauzatzen du, berme osoarekin, zinema hari gidari unibertsal gisa baliatuz musika sinfonikoa gure gizarteari hurbiltzeko asmoz.

FSO Tour 2014 irailean hasiko da Madrilen. Makrokontzertu bat eskainiko dute Las Ventaseko zezen plazan; ikuskizun bikaina izango da.
Constantino Martínez-Orts, musika-zuzendaria

Martínez-Orts maisu gazte valentziarra musikari bizkorra eta adierazkorra da. Bere gogo bizia zabaltzen eta interpretazioetan jartzen duen pasioa transmititzen dakielako nabarmentzen da bereziki. Horren erakusgarri dira lortu berri dituen sariak: Moldaviako Orkestraren Zuzendaritza Sari Nagusia 2011n, Craiovako Orkestraren Nazioarteko Zuzendaritza Lehiaketako 2. Saria 2009an eta “Maestro Ferríz” Orkestraren Nazioarteko Zuzendaritza Lehiaketako 2. Saria 2003an.