menu

Real Sociedad klubak eta Adidasek taldearen ekipamendu berria aurkeztu zuten

Gaurkotasunak / 29 uztaila, 2014

Real Sociedad klubak eta Adidasek taldearen ekipamendu berria aurkeztu dute Kursaalen; izan ere, kirol marka hori Gipuzkoako klubaren hornitzaile ofizial bihurtu da datozen lau urteetarako.

Ekitaldia jauregiko erabilera anitzeko aretoetan egin zen eta bertan izan ziren Xabi Prieto, Vela, Pardo, Canales, Ansotegi, Zubikarai eta Zaldua jokalariak, lehen mailako taldearen ordezkari gisa, baita emakumezkoen taldeko Aintzane Encinas eta Maialen Zelaia jokalariak ere.

Realeko presidente Jokin Aperribay izan zen aurkezpen honetako burua eta Andoni Agirregomezkorta telebistako aurkezlea aritu zen zeremonia-maisu gisa. Ekitaldiak danborrada baten parte-hartzea ere izan zuen.

 

Pernod Ricard-ek Kursaalen egin zuen bigarren enpresa batzarra

Gaurkotasunak / 28 uztaila, 2014

Pernod Ricard KursaalUztailaren 17an, Pernod Ricard Winemakers Spain-ek Kursaalen egin zuen II. Enpresa Batzarra, eta konpainiako 350 langile inguruk parte hartu zuten.

Azken urteko emaitzak partekatu zituzten, eta Rioja markaren baitan munduan lider den Campo Viejo-ren nazioarteko arrakasta ospatu zuten. Etorkizuneko planak eta erronkak aztertu zituzten, eta arreta berezia jarri zieten premiumizazioari, berrikuntzari eta gizarte erantzukizun korporatiboari.

 

75. urteurrenan, jaialdiaren historian erreferentziazkoak izan diren lanak eta orkestrak ekarriko dira gogora

Gaurkotasunak / 27 uztaila, 2014

Quincena Musical 2014 Kursaal1939. urteko abuztuaren 16an Schuberten “Sinfonia Amaigabea” lanaren notek eman zioten hasiera aurten 75. edizioa beteko duen musika-ibilbideari. Kursaal Antzoki Handiko “Hilabete Musikal” hartan, antzina Kasino Handian eskaintzen ziren udako kontzertuak berpizteaz gainera, Donostiako Musika Hamabostaldiari ekin zitzaion.
Hamabostaldiaren 75 edizio horietan zehar, lan, orkestra eta talde ugari giltzarriak izan dira jaialdiaren ibilbidean. Horietako batzuk derrigorrezko erreferentzia izango dira abuztuaren 1etik 31rako edizioan, hau da, 75. urteurreneko edizioan.
“La Bohème” operak eta Schuberten “Sinfonia Amaigabea” lanak, esaterako, 1939ko lehenengo edizioaren eta 75. edizioaren arteko zubi-lanak egingo dituzte; Kursaal Antzoki Handi desagertu haren eta gaur egungo Kursaal Auditorioaren artekoak, hain zuzen ere. Schuberten partiturak inauguratu zuen 1939. urtean jaialdia eta horixe izango da aurtengo edizioari amaiera emango dion lanetako bat. Pucciniren lan ezaguna izan zen, beste alde batetik, lehenengo edizio hartan antzeztutako opera eta horixe izango da datorren udako hitzordu saihestezinetako bat. Bestalde, 1940an Musika Hamabostaldian eta Donostian estreinatu zenetik Verdiren “Requiema” present izan da jaialdiaren ospakizun handi guztietan eta, aurtengo edizioan, hitzordu handienetako bat izango da berriro ere. Barrokoa eta balleta, azkenik, Hamabostaldiaren ardatz garrantzitsuenetakoak izan dira hasiera-hasieratik eta 75.edizio honetan ere garrantzi handiko generoak izango dira.
1939tik 2014ra bitarteko ibilbide horretan gehien parte hartu duten orkestra eta taldeei dagokienez, aipatzekoak dira Donostiako Orfeoia eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Orfeoia 1939ko lehen ediziotik izan da Hamabostaldian. EOSa berriz, 1982 urtean sortu zenez geroztik. Aurten ere Kursaal Auditorioan jardungo dute bi formazio hauek, beste orkestra batzuekin batera, hala nola, Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionala, Rotterdameko Filarmonikoa edo Budapest Festival Orchestra.  Azken talde horien emankizunak ez dira hain aspaldikoak, eta ezta hain ugariak ere; baina oso eragin handia izan dute Musika Hamabostaldiko ikus-entzuleengan eta aztarna sakona utzi dute jaialdiaren historian.
Kursaal Auditorioa
Kursaal Auditorioak orkestra sinfoniko handiak hartu ohi ditu urtero, eta, aurten, Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalaren bi kontzerturekin (abuztuak 1 eta 2) emango zaio hasiera sail horri. Lehenengo emanaldian Donostiako Orfeoiaren laguntza izango du talde frantsesak, Héctor Berliozen partitura garrantzitsuenetako bat, “Faustoren kondenazioa”, interpretatzeko. Abuztuaren 2rako diseinatutako programan, aipatutako musikagile frantsesaren lanak eta Grieg eta Mussorgskyrenak entzun ahal izango dira,  Elisabeth  Leonskaja errusiar pianistarekin batera. Bi emanaldi horietan Tugan Sokhiev zuzendari titularrak zuzenduko du orkestra; 2008an Hamabostaldiari egindako lehenengo bisitaldiaz geroztik, oso ibilbide handia izan duen maisuak hain zuzen. Jatorri georgiarreko zuzendariak Toulouseko Kapitolioko Orkestra Nazionalaren titular izaten jarraitzen du, eta, horrez gainera, Berlingo Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular da eta Moskuko Bolshoi Antzokiko musika-zuzendari izendatu dute orain asko ez dela.
Auditorioan izango den beste zuzendari handi bat John Eliot Gardiner ingelesa da. Bere Monteverdi Abesbatza -aurten 50. urteurrena beteko duena- eta English Baroque Soloists Orkestra -ingeles zuzendari ospetsuak sortua hau ere- zuzenduko ditu oraingoan. Bach, Scarlatti eta Haendelen lanak bilduko dituen programarekin, abuztuaren 5eko emanaldiak barrokoaren funts garbienera eramango gaitu.
Kursaalerako programatu den beste hitzordu sinfoniko bat Euskadiko Orkestra Sinfonikoarena da (abuztuak 22). Jun Märkl maisu alemanaren zuzendaritzapean, Beethovenen “Egmont” lana interpretatuko du, oso-osorik. Programa hori bi lanek osatuko dute: alde batetik, Usandizagaren “Enarak” lanaren Pantomima, aurten delarik aipatu lanaren estreinaldiaren 100. urteurrena, eta, beste aldetik, Schumannen 3. sinfonia “Renaniarra”.
Rotterdameko Orkestra Filarmonikoak hirugarren bisitaldia izango du aurten Hamabostaldira, eta bertan eskainiko dituen hiru kontzertuetatik lehenengoan Gustav Mahlerren sinfonia pertsonalenetako bat, holtza gainean 100 musikaritik gora eskatzen dituen  6. sinfonia, “Tragikoa”, eskainiko du (abuztuak 24). 2004.urtean holandar taldeak Valery Gergieven zuzendaritzapean jardun bazuen ere, 2011n zein aurtengo edizioan Yannick Nézet-Séguin zuzendari titularraren aginduak beteko ditu. Kanadar zuzendaria Estatu Batuetako orkestra handienetako baten zuzendari titularra izendatu dute orain asko ez dela: Filadelfiako Orkestra Sinfonikoarena, hain zuzen; eta Salzburgoko Jaialdi ospetsuan ohiko gonbidatu izatera iritsi da gainera. Bestalde, bigarren emanaldian (abuztuak 26), Donostiako Orfeoiarekin batera, Verdiren “Requiema” eskainiko du orkestrak; Hamabostaldiaren ospakizun garrantzitsu guztietan beti present izan den obra sinfoniko-korala hain zuzen ere. Eta hurrengo egunean (abuztuak 27), Emmanuel Ax iparramerikar pianistak parte hartuko du taldearekin batera, Brahmsen “Pianorako 1. kontzertua” lan hunkigarria interpretatzeko. Programa “Mila eta bat gau” lanean oinarritutako Rimsky-Korsakoven “Scheherezade” obrarekin osatuko da.
Kursaal Auditorioan aurten izango den azken orkestra handia Budapest Festival Orquesta izango da, eta Donostian izan den beste bi aldietan bezala (2009 eta 2011) aurtengoan ere Ivan Ficher maisuaren zuzendaritzapean ariko da. Lehengo emanaldian (abuztuak 30) orkestrak bi sinfonia ahaltsu eskainiko ditu: Brahmasen 3. eta 4. sinfoniak. Edonola ere, bigarren emanaldiak, abuztuaren 31koak, esanahi berezia izango du, kontzertu horrek amaiera bikaina emango diolako aurtengo Hamabostaldiari eta hori izango delako 75 edizio osatu izana ospatzeko emanaldia. Horretarako, hungariar taldeak Europa Erdialdeko errepertorioaren lan laburrez osatutako programa eskainiko du, baina laburrak izateak ez du esan nahi interesgarriak ez direnik; horien artean aipatzekoa da Schuberten 8. sinfonia “Amaigabea”, lan horrekin eman baitzion Hamabostaldiak hasiera 1939an bere ibilbide musikalari.
Jaialdiaren lehenengo edizio hura gogora ekarriko duen beste partituretako bat “La Bohème” (abuztuak 15 eta 17) opera izango da; Hamabostaldiaren ibilbidean antzeztu zen lehen opera. Aurtengo edizioan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta José Ramón Encinar maisuak jardungo dute fosoan, Pucciniren lan enblematiko horretan. Valentziako Palau de les Arts-eko ekoizpenean abeslari izango dira, besteak beste, Ainhoa Arteta (Mimí), Teodor Ilincai (Rodolfo), Juan Jesús Rodríguez (Marcello) eta Elena de la Merced (Musetta). Horiek guztiak Andra Mari Abesbatzarekin eta Easo Eskolaniarekin batera arituko dira, eta Davide Livermore eszena-zuzendariaren aginduetara jardungo dute.
Hamabostaldiaren hasiera-hasieratik aparteko garrantzia izan duen dantzaren atalean, berriz, Víctor Ullateren konpainia izango dugu (abuztuak 29). Jaialdira egiten duen lehen bisitaldia den honetan, kritika ezin hobeak jaso dituen lau koreografiez osatutako ikuskizuna eskainiko du aipatu dantza-taldeak.

 

Lanbide Heziketaren garrantzia lehiakortasunean eta enpleguan

Gaurkotasunak / 26 uztaila, 2014

Maiatzaren 28tik 30era LHri buruzko kongresu bat egin zen Kursaalen, Eusko Jaurlaritzak antolatuta. Nazioarteko hizlariak izan ziren bertan, eta gai hau izan zuten aztergai: Lanbide Heziketaren garrantzia lehiakortasunean eta enpleguan.

Topaketa honen programaren muina Lanbide Heziketaren garapena izan zen, bi ikuspegi hauetatik: gero eta maila altuagoa lortzera bideratutako prestakuntza, eta LHko zentroak berrikuntza aplikatuan ematen ari diren edo eman dezaketen laguntza (bereziki, enpresa txiki eta ertainei). Horretarako, munduko herrialde aurreratuenetan garatzen ari diren LH eredu berriak aurkeztu zituzten, baita lan egiteko modu berriak eta Lanbide Heziketako zentroen eta enpresen arteko lankidetzarako modu berriak ere (ekoizpen ingurune desberdinetan).

Hizlari gisa, besteak beste, AEBko eta Koreako industriaren arloko Lanbide Heziketa berria martxan jartzeaz arduratu diren pertsonak eta laguntza proiektu desberdinetako arduradunak (Kanadako, Australiako eta Hong Kongeko ETEetan aplikatutako berrikuntzaren arloko Lanbide Heziketako zentroetakoak) egon ziren bertan. Bestalde, Finlandiako ikastetxe bateko eredu berri eta oso aurreratu baten antolakuntza eta funtzionamendu egitura azaldu zen, baita LHk Danimarkako ekonomia lehiakorrari ematen dion balioaren ikuspegia ere. Horrez gain, CEDEFOPeko ordezkari batek Lanbide Heziketaren Europa mailako ikuspegia aurkeztu zuen.

 

Ray Davies, Bobby McFerrin y Chick Corea grandes nombres en el pasado Jazzaldia

Gaurkotasunak / 25 uztaila, 2014

El 49 Heineken Jazzaldia, que se ha celebrado entre el 23 y el 27 de julio, ha contado con algunos de los grandes nombres que destacan en su cartel, figuras como Ray Davies, Bobby McFerrin, Chick Corea en dúo con Stanley Clarke, John Scofield con su grupo Überjam y Dave Holland con su proyecto Prism.

Otras personalidades destacadas del jazz, como Muhal Richard Abrams, Enrico Rava, Wadada Leo Smith y la cantante René Marie, estaban también en el programa, así como la banda experimental danesa Ibrahim Electric y la curiosa Orquesta de Hombres Orquesta quebequesa (L’Orchestre d’Hommes-Orchestres), que triunfó en el Heineken Jazzaldia de 2012.

Este selecto elenco junto con muchos más artistas destacados conformaron la gran cita musical del verano en San Sebastián, con estrellas renombradas que brillaron especialmente en sus magníficos escenarios: el Auditorio del Kursaal y sus terrazas, además de la Plaza de la Trinidad, Teatro Victoria Eugenia, el Museo San Telmo, el popular Escenario Verde de la Playa de Zurriola o el Nauticool.

Arrow Multisolution Day jardunaldiaren laugarren edizioa egin zen

Gaurkotasunak / 24 uztaila, 2014

Arrow Multisolution enpresak bere osagai elektronikoen erakusketaren laugarren edizioa egin zuen Kursaalen, eta hogeita hamar fabrikatzaile izan ziren bertan.

Arrow Multisolution Day teknologia desberdinetako berrikuntzei eskainitako egun osoko ekitaldia da. Bertaratu zirenek, fabrikatzaile garrantzitsuenekin egoteko eta produktu eta soluzio berrienak ezagutzeko aukera izan zuten. Erakusketaz gain, mintegi teknikoak ere antolatu ziren, Led argiztapen sistemei, wireless soluzioei eta beste berrikuntza batzuei buruzko ezagutzak areagotzeko aukera eskainiz.

 

Manu Chaok 55.000 pertsona hunkitu zituen Zurriolako hondartzan eta Kursaalen

Gaurkotasunak / 23 uztaila, 2014

Manu Chao KursaalDonostia hunkituta gelditu zen Manu Chaoren emanaldi ederrarekin; izan ere, jatorri espainiarreko abeslari paristarrak 55.000 pertsona inguru erakarri zituen bere abestiez doan gozatzera, Zurriolako hondartzan eta Kursaaleko terrazetan.
Donostiako Piratak herri mugimenduak sustatutako jaiak izugarrizko arrakasta izan zuen. Goizeko 10:30etik aurrera jarduera ludiko-pedagogikoak eskaini zituzten haur eta gazteentzat. Horrez gain, postu gastronomikoak ere egon ziren, egun osoan zehar janaria eta edaria eskainiz, hiriko kontsumo taldeen laguntzarekin. 15:00etatik aurrera, «kultura gutxituetako» taldeen kontzertuz bete ziren kaleak.
19:30etik aurrera, ospakizuna hondartzara lekualdatu zen eta bertan ikusi ahal izan genituen DJ Selektah Stepi (Bad Sound System), Tania de Sousa eta bere taldea, Skakeitan eta, egunari amaiera emateko, Manu Chao-La Ventura.
Arrakasta itzela izan zuen Donostiako Piratak taldeak festa parte hartzaileagoen alde antolatutako ekimen honek.