menu

Pirritx, Porrotx eta Marimotots: “Borobilean”

Pirritx, Porrotx eta Marimotots: “Borobilean”

Auditorio Kursaal

enero 2018
miércoles 03, 16:00 y 19:00

facebook  facebook

BOROBILEAN ikuskizunaren kartela

Eguna esnatuaz batera, etxean hasi eta eskolan jarraitu, lagunartean eta kalean gero, elkarren arteko harremanak harilkatzen dira etengabe bizikidetasunaren amaraunean. Oraingoan pailazoek galdera egingo diote euren buruari: Nork agintzen du etxean? Nork eskolan? Eta kalean? Lagunartean?
Gosalorduan hasten dira komunerako bisitak. Pijamak erantzi eta arropak jantzi, Lagun txakurra paseatu, hamaiketakoa prestatu eta badoaz pailazoak eskolara lagunbusean. Marimori, baina, berandutu egin zaio. Ulerkorra eta maitakorra da Maribel andereñoa, mundua ikasgela bihurtzen diena, ez hala Jeronimo, pailazoen bizilagun erretxina. Umeei purrustadaka ari zaie beti eta pailazoek uste dute ez dela pozik bizi. Jeronimok lainoa beti beltz ikusten du. Oraingoan, ordea, aldamenean keinuka den ostadarraren printzak ikusaraziko dizkiote gure lagunek
Borobilean eseriko dira denak, begiak eta bihotzak elkarri begira: Arauak ezarri, ardurak hartu eta banatu, antolatu, nork bere lekua hartu, pozak, minak eta desirak elkarri kontatu, errespetua landu, elkar ulertzen saiatu, erabakiak hartu…
Eman, jaso eta moldatu, bizikidetzaren sokatan funanbulista bihurraraziko gaituzte denok pailazoek.

Promotor
Lankor



Compartir
facebook  facebook