menu

Ray Davies, Bobby McFerrin eta Chick Corea izan dira 49. Heineken Jazzaldirako berretsitako lehen izen handiak

Actualidad / 25 julio, 2014

Los Miserables Kursaal
 Uztailaren 23tik 27ra Donostian ospatutako 49. Heineken Jazzaldiko karteleko izen handienetako batzuk hauek izan dira: Ray Davies; Bobby McFerrin; Chick Corea eta Stanley Clarke, duoa eginez; John Scofield eta Überjam taldea; eta Dave Holland, Prism proiektuarekin.
Jazzeko beste izen ospetsu batzuk ere –Muhal Richard Abrams, Enrico Rava, Wadada Leo Smith eta René Marie abeslaria– programan sartu ziren, baita Danimarkako Ibrahim Electric banda esperimentala eta Quebec-eko Gizon-orkestren Orkestra bitxia ere (L’Orchestre d’Hommes-Orchestres), zeinak egundoko arrakasta izan baitzuen 2012ko Heineken Jazzaldiaren barruan Victoria Eugenia Antzokian eskaini zituen hiru kontzertuetan.
Donostiako udako hitzordu musikal honetan ohikoa izaten den bezala, izar handiak bildu dira bertan, eta distira bereziz egin dute argi Jazzaldiaren agertoki paregabeetan: Kursaal Auditorioa, Kursaaleko Terrazak, Trinitate Enparantza, jada aipatutako Victoria Eugenia Antzokia, San Telmo Museoa, Zurriolako hondartzako Agertoki Berde ospetsua, edota beti harrigarria gertatzen den Nauticool.